Redes Sociales: Twitter Abadiño K.E. Facebook Abadiño K.E. Youtube Abadiño K.E.

ÚLTIMOS VIDEOS

REAL ZARAGOZA
No video- 13/2/2015
No video
REAL ZARAGOZA
No video- 12/2/2015
No video
REAL ZARAGOZA
No video- 11/2/2015
No video

Especiales

16/03/2014

Hazte socio del Abadiño K.E.

 

Abadiño 5-0 Cultural Durango

Alevin 14 A | 29/11/2025

Derbia hasi bezain pronto, Abadiño berdeak erakutsi zuen zer asmo zekarren: intentsitatea, presioa eta jokoaren kontrola. Hasieratik goi-presio sendoarekin aritu ginen, Culturen irteera guztiei traba eginez eta erritmoa guk markatuz. Seigarren minutuan iritsi zen lehen gola; gure hegalean egindako baloi-lapurreta bikain baten ostean, baloia Leori iritsi zitzaion eta aurrelariak, erabakitasunez eta lasaitasunez, jaurtiketa zehatza bidali zuen sare barrura.


Partidua erritmo biziarekin jarraitu zen, eta Cultu jokoa eraikitzen saiatu arren, gure taldeak presioan eta baloi berreskuraketan erakutsitako lan-intentsitateak jokaldi guztiak baldintzatu zituen. Hamalaugarren minutuan, atezainari egindako presio arrakastatsuan, haren despejeak Ioritzen oinetara egin zuen eta bigarren gola iritsi zen. Ez zen hor bukatu lehen zatiaren nagusitasuna. 19. minutuan, aurkariaren zentralaren erdiko pasea irakurrita, Ioritz berriro agertu zen agertoki nagusian, baloia lapurtu eta jaurtiketa bikain batekin hirugarrena sartu zuelarik, palo luzera joandako jaurtiketa ikusgarri batean.


Bigarren zatian Cultu erosoago egon zen baloiarekin, baina gure defentsak maila aparta erakutsi zuen: kontzentrazio handia, lerro arteko koordinazioa eta tentsioaren kudeaketa egokia. Hala ere, gure taldeak ez zuen bere nortasuna galdu. 36. minutuan, Oierrek egindako ahalegin bikainak laugarren gola ekarri zuen. Galdutzat zirudien baloi bati jarraitu zion, zentralen nahasmena baliatu eta atezainari aurrez aurre irabazi zion jaurtiketa zehatzarekin.


Hirugarren zatian berriro Abadiñok hartu zuen protagonismoa. Presioan sendo, talde-lanean eraginkor eta defentsan oso sendo aritu ginen. Denbora ia agortzen ari zela, 57. minutuan, Ioritzek azken ahalegin batean atezaina presionatu zuen eta honek egindako akatsa aprobetxatuta bosgarren gola sartu zuen, oraingoan jaurtiketa leun eta elegante batekin.


5-0eko emaitza garbia, eta batez ere, taldearen lan kolektiboa islatzen duen derbi bikaina. Ligako lehen ate hutsa lortu izanak agerian uzten du Abadiño oso talde zaila dela jokatzen: antolatua, intentsu eta konprometitu. Etxeko derbian egindako erakustaldia taldearen momentu onaren adibide argia izan zen.

 

 


#WeAreAbadiñoKE

 


 

ÚLTIMAS NOTICIAS

25/11/2024

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

REAL ZARAGOZAGaur, azaroak 25, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da, edo Genero Indarkeriarik Ezaren Nazioarteko Eguna. Egun honetan, pertsonen arteko indarkeria desagerrarazteko, generoagatik diskriminatuak izateagatik, salatu eta... .

22/10/2024

Nuevo patrocinador del Club:. MOLDETIPO GROUP

REAL ZARAGOZADesde el Abadiño queremos mostraros otro de patrocinadores de este año. En este caso, patrocinará también al REGIONAL B del Abadiño. “Moldetipo group” lucirá en la... .

25/12/2023

Emakumezkoen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa selekzioen arteko triangularra

REAL ZARAGOZAAstearte honetan, abenduaren 26an, Emakumezkoen Kadeteen Mailako Bizkaiko Selekzioak Triangeluar bat jokatuko dute Arabaren... .

18/06/2024

Adierazpen ofiziala - Comunicado oficia

REAL ZARAGOZAAbadiño K.E. beti ahalegindu da alde batera uzten eztabaidak eta tirabirak eskualdeko beste klub batzuekin. Halere, ikusirik orain dela gutxi zabaldu diren akusazioak, behartuta... .

01/11/2023

Egiluzen debuta Athleticekin

REAL ZARAGOZAEGILUZ-en DEBUTA! Gaur Athleticeko kopa partiduan Abadiñoko entrenatzailea den Unai Egiluz debuta egin... .

02/10/2022

Nuevo patrocinador - Pinturas Hibia

ABADIÑO K.E.NUEVO PATROCINADOR. Desde el Abadiño K.E. queremos presentaros a un nuevo patrocinador del club, PINTADOS HIBIA. De esta manera, el ... .

   
Babesle ofizialak
Babesle ofizialak
Babesle ofizialak
© Abadiño K.E.. Barrio Astola sin nº. Teléfono: 94 620 2169
Cargando...